LITERATURA

Euskal idazleak

Liburu bat irakurtzen dugunean erreparatu behar diogu idazlearen izenari. Horrela, gustuko izanez gero, beste baterako erreferentzia bat izango dugu. Bigarren Hezkuntzan gaude; hemendik aurrera, testu liburuetan agertzen diren idazleen izenak kontuan hartu  eta biografia xume bat idatzikodugu. Konturatu barik Literatura ikasiko dugu.


PAKO ARISTI

http://zubitegia.armiarma.com/?i=13 

 BERDIN DIO

Berdin dio

ez daukagu estufarik baina

musikak berotuko du gure etxea

eguerditan eguzkitara atera behar da loroa

eskaleei ikasleak garela esan

liburu saltzaileei ez dakigula irakurtzen

eta Jehovako Testiguei ez dugula Jainkorik behar

geu garela elkarren Jainko

wiskia, sobreko zopak eta Silvioren abestiekin nahikoa dugu

Deskonjela ezazu iragan asteko ogia mesedez.




 



                                            
PATXI ZUBIZARRETA

  
http://eu.wikipedia.org/wiki/Patxi_Zubizarreta 




BERNARDO ATXAGA



Begira egien berriro

Begira egien berriro masustei,
horma moreak egiten bideari,
soseguan ixiltasuna brodatzen,
Ainhoa;
bete ezan horrela
udaren adar gorrietatik
eskegita dagoen arratsa;
ez ditun
gela hutsetako etxean aurkituko,
ez ditun
sentituko geroan,
hire begietako erle urdinak elikatzen,
hire aho multiplikatuaren antsiak zaintzen,
Ainhoa;
baina ez dun esan behar brodatzen
(bordatzen, bordatzen
kantatzen zinaten irule panpalek);
Ainhoa ile beilegi
ispilu ttikiaz orrazten.


FERNANDO MORILLO




GERARDO MARKULETA                                                                




POETIKA III
Apenas den ezer

poema bat:

poxpolo baten itzala

eguzkipean.

Poxpoloa amaitzean

atzamarra erretzeko arriskuak

bere horretan dirau, hala ere.

JOSEBA SARRIONANDIA




 
  ZITA
 



Ez hadi berandu heldu zitara abisatu neuan
ordu eta lekuan.
Bakardade sasoian bizi gaituk, banaka eta
bakarminez, oldartuak,
inguratuak, elkartzea gehiegikeria duk,
kale bazterrean
lau minutuz hitzegitea ere arrisku larria duk,
baina azaldu hadi.
Ez duk bilera bat, enkontru bat bakarrik
bizi haizen jakiteko.
Ager hadi oraintxe bertan, erlojuak
markatzen duen
mamulako une honetan, ez dadila hire
 hutsunea heldu,
ez nazak denborari eta inguruari
amilondoari bezala begira utzi.
Gaur agertzen ez bahaiz, herenegun itxadongo haut
ezinezko beste kantoiren batetan.


MARIASUN LANDA



http://mariasunlanda.net/documents/hasi_eus.html


JUAN LUIS ZABALA



http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/juan-luis-zabala-artetxe

J.K. IGERABIDE

http://zubitegia.armiarma.com/?i=50



Bakarrik gauez

Bakarrik nago zelaian;
animalia ttikiak nonahi.

Bakarrik nago zelaian;
landare ttikiak nonahi.

Bakarrik nago zelaian;
soinu ttikiak nonahi.

Ez nago bakarrik zelaian.

  

JON SUAREZ


Jon Suarez Barrutia











http://www.galtzagorri.org/euskara/idazleak/jon-suarez-barrutia


LUIGI ANSELMI


Ez dakit
beste batekin egongo ote zaren
edo bakarrik agian.

Ez dakit
nitaz oroituko ote zaren
edo denboraren suak
errauts bihurtuko nauen
zure buruan.

Ez dakit
bizi ote zaren
edo marmolezko hilarri baten azpian
datzan zure gorpua.

Ez dakit... eta gainera
bost axola zait
ardo gozo hau
edaten laguntzeko
beste norbait
dudan artean...

ANTTON KAZABON




KIRMEN URIBE




LAGUN BAT (HAUR KANTA)



ANDU LERTXUNDI







No hay comentarios:

Publicar un comentario