ABENDUAK 17
Amets Arzallusek irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta saio bikaina eskaini dute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira.
Zorionak, Amets! Gozatu ederra hartu dugu bertsozaleok!
Eta zuek, asmatu al duzue zei izango zen txapelduna?
Txapeldunari buruz gehiago jakiteko, hemen duzue haren biografia:
http://gaztea.euskonews.com/0556zbk/gaia55609.html
Bukatzeko, finalean, txapela irabazi ostean, botatako bertsoa:
Atzo Portugaleteko udaletxean egon ginen Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta. Ekintza sinbolikoa baino ez zen izan, baina polita eta aberasgarria. Nerbioei eutsita, ondo irakurri genuen irakurri beharrekoa. Orain garrantzitsuena tokatzen da: egunero-egunero, 24 orduz ahal bada, euskaraz egin. Animo!
ABENDUAK 2
Etxepareren ‘Linguae Vasconum Primitiae’ sei hizkuntzatara itzuliko dute
Bernat Etxeparek idatzitako ‘Linguae Vasconum Primitiae’, euskaraz argitaratu zen lehen liburua, galiziera, katalan, errumaniera, arabiera, txinera eta kitxua hizkuntzetara itzuliko da, Euskaltzaindiak eta Gasteizko Legebiltzarrak sinatutako lankidetza-hitzarmena garatuz.
Gehiago jakiteko, hemen duzue lotura:
DURANGOKO AZOKA
Abenduaren 5etik 8ra egingo da aurten 48. Durangoko Azoka, "kulturaren plaza". Azken urteetan ohikoak bilakatu diren guneak (Ahotsenea, Szenatokia, Kabia, Irudienea, Saguganbara...) herri osora zabaldu nahi izan dute, "Durango da azoka" aldarrikatuz. 130etik gora ekitaldi izango dira aipatu guneetan. HEMEN kontsultatu dezakezue egitaraua osorik.
ABENDUAK 1
Dakizuenez, abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen da.
Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Xabierko Frantzisko deunaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten.
Urtero legez, aurten ere ospatuko dugu institutuan. Oraindik egitaraua guztiz osatuta ez badago ere, Portugaleteko Udalak antolatutako irakurraldira joango garela esan dezakegu. Talde bakoitzeko bina ikasle (Sandra, Sergio, Ager, Itsasne, Lander, Esti, Errol, Patrizia, Ainhoa, Aitor, Marta, Jon Ander, Asier eta Natalia) eta bi irakasle joango gara. Bertan, Bernardo Atxagaren "Obabakoak" izeneko eleberriaren pasarte bat irakurriko dugu, beste hainbat lagunekin batera. Bitartean, institutuan, 11:00etan txitxiburduntzia egongo da, eta, 11:00etatik aurrera, euskarazko pelikula bat ikusiko dugu.
Bitartean, hor doazkizue Portugaleteko Udalaren web orrian topatutakoa eta Eusko Jaurlaritzak proposatutako ekintza. Zeuek ere, zer edo zer topaz gero, jakinarazi.
http://www.portugalete.org/portal_juegos/index.htm
http://mundiala.net/
http://mundiala.net/
Amaitzeko, hemen duzue Atxaga eta Obabakoak eleberriari buruzko hainbat lotura garrantzitsu. Irakurri eta ikasi!
EUSKAL HERRIKO BERTSOLARITZA TXAPELKETA
Dakizuenez, Bertsolari Txapelketa Nagusia aspaldi jarri zen martxan. Txapelketa hiru sailkapen fasetan banatzen da:
Kanporaketak
Finalaurrekoak
Finala
Asteburu honetan, bigarren fasea bukatu da, eta, dagoeneko, badakigu nortzuk hartuko duten parte BECeko finalean.
Zeinek irabaziko ote du? Egin posture!
Barakaldo-BEC
Finala.
AZAROAK 7
EÑAUT ELORRIETA ETA EUSKAL HERRIKO ORKESTRA
RAMON SAIZARBITORIA, LITERATURAKO EUSKADI SARIA
Literaturako Euskadi saria jaso zuen atzo Ramon Saizarbitoria idazleak, 'Martutene' lanagatik. Atzo eman zituzten sariak: Itzulpenaren saria Iñaki Mendigurenek eta Sara Turtlek jaso zuten; ilustrazioarena, Elena Odriozolak eta gaztelerazko literatuar saria, Ramiro Pinillak.
RAMON SAIZARBITORIA
http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/1712056/bideoa-saizarbitoria-eta-pinilla-2013ko-euskadi-literatura-sariak/
IÑAKI MENDIGUREN
ELENA ODRIOZOLA
EUSKALTZAINDIAK EUROPAR HIRITARREN SARIA JASO DU
NAFARROA OINEZ 2013
Urriaren 20an izango da Nafarroa Oinez Tuteran eta Argia Ikastola ari da jaiaren prestaketa lanetan.
XALBADOR EGUNA
Asteburu honetan ospatuko dute Urepelen Xalbador Eguna. Urtero, Xalbadorrez gain, beste norbait omentzen dute, eta oraingoan Basarri aukeratu dute gorazarre egiteko.
Baina badakizu nortzu ziren Xalbador eta Basarri? Hemendik aurrera ez duzu aitzakiarik izango; hona hemen informazioa.
Xalbador
http://eu.wikipedia.org/wiki/Xalbador
Sikeran abesti hau entzun duzu inoiz?
Basarri
Sikeran abesti hau entzun duzu inoiz?
Basarri
Inazio Eizmendi Manterola, batez ere Basarri izenez ezaguna (Errezil, Gipuzkoa, 1913ko azaroaren 27a - Zarautz, Gipuzkoa, 1999koazaroaren 4a), bertsolaria, kazetaria eta euskal idazlea izan zen. Granada izeneko baserrian jaio zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario