EUSKARA MUNDUKO HIZKUNTZEN ARTEAN
Munduan 7.000 milioi pertsona baino gehiago gara, eta 7.000 hizkuntza hitz egiten dira. Batzuk hizkuntza handiak dira, etorkizunaren beldurrik gabe bizi direnak; beste batzuk, berriz, txikiak, oraina ere arriskuan ikusten dutenak.
0tik 10erako rankinga egingo bagenu, 10ean txinera legokeela kontuan hartuta, hau da, munduan gehien hitz egiten den hizkuntza, eta 0an, berriz, azken hiztuna galdu berri duen hizkuntza bat, non legoke euskara? Bada, askorentzat harrigarria badirudi ere, euskara 9. postutik gora kokatuko genuke.
Hiztun kopurua ez da hizkuntza baten bizi-indarra neurtzeko aintzat hartu behar den faktore bakarra. Calvet barometroaren arabera, 500.000 hiztunetik gora dituzten munduko hizkuntzak kontuan hartuta, euskara 51.a da, mazedonieraren eta letonieraren artean.
Askotan entzuten da EUSKARA hizkuntza txikia dela, minorizatua; baina jakingo zenuke zenbagarren tokian dagoen munduko hizkuntzen artean? Zalantza barik, hizkuntzak alderatzea ez da erreza, baina, zenbait irizpide kontuan hartuta, litekeena da. Hemen duzue emaitza:
Munduan 7.000 milioi pertsona baino gehiago gara, eta 7.000 hizkuntza hitz egiten dira. Batzuk hizkuntza handiak dira, etorkizunaren beldurrik gabe bizi direnak; beste batzuk, berriz, txikiak, oraina ere arriskuan ikusten dutenak.
0tik 10erako rankinga egingo bagenu, 10ean txinera legokeela kontuan hartuta, hau da, munduan gehien hitz egiten den hizkuntza, eta 0an, berriz, azken hiztuna galdu berri duen hizkuntza bat, non legoke euskara? Bada, askorentzat harrigarria badirudi ere, euskara 9. postutik gora kokatuko genuke.
Hiztun kopurua ez da hizkuntza baten bizi-indarra neurtzeko aintzat hartu behar den faktore bakarra. Calvet barometroaren arabera, 500.000 hiztunetik gora dituzten munduko hizkuntzak kontuan hartuta, euskara 51.a da, mazedonieraren eta letonieraren artean.
Gehiago jakin nahi baduzue, hemen duzue lotura interesgarria:
MUNDUKO HIZKUNTZAK
Gaur egungo hizkuntza bizien kopurua 5.000 eta 6.000 bitartekoa dela uste da.
Hala eta guztiz ere, hizkuntzak ez daude modu homogeneoan banatuta munduan zehar. Guztira, munduan 6.000 hizkuntza daudela onartzen badugu, munduko hizkuntzen % 3 (200 hizkuntza) europarrak dira, hizkuntzen % 32 (1.900 hizkuntza inguru) afrikarrak, % 32 asiarrak (1.900 hizkuntza inguru), % 15 amerikarrak (900 hizkuntza inguru) eta Ozeano Barean 1.100 hizkuntza hitz egiten dira, munduko hizkuntzen % 18 .
URTARRILAK 15
No hay comentarios:
Publicar un comentario