PERTSONAIAK

EUSKAL PERTSONAIAK



JUAN SEBASTIAN ELKANO


                 



Juan Sebastian Elkano (Getaria, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1476 inguruan - Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a) esploratzailea eta itsasgizona izan zen. Oso ospetsua da; izan ere, munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen, eta azkenengo zatian bera izan zen espedizioko buruzagi. 1519an Sevillatik irtenda, 1522an heldu zen Sanlucar de Barrameda herrira Victoria ontzia. Elkano eta beste 17 marinel baizik ez ziren bizirik itzuli.

IGNAZIO LOIOLAKOA

Fitxategi:Ignatius Loyola.jpg

                                                     
Eneko Oinaz Loiolako, batez ere San Ignazio Loiolakoa santu izenaz ezaguna, (Azpeitia, Gipuzkoa, 1491ko abenduaren 24a -Erroma, Aita Santuen Lurraldea, 1556ko uztailaren 31) militar eta erlijioso euskalduna izan zen, San Frantzisko Xabierkoa nafarrarekinbatera Jesusen Konpainiaren sortzailea.
1521eko maiatzaren 20an zauritu zuten, Iruñeko setioan, Gaztelako armadaren zerbitzura nafar eta frantses indarren aurka borrokan ari zela (gaur egun, zauritu zuten lekuan bertan dago San Ignazio basilika). Sendatzeko garaian erlijio testuak irakurtzen hasi zen, eta soldaduaren bizimoduaz hausnartu zuen.
Eliza Katolikoaren santua da, 1622ko martxoaren 12an Gregorio XV.a aita santuak Frantzisko Xabierkoarekin batera santifikatu zuenetik.Gipuzkoa eta Bizkaiko zaindaria da.
XVII. mendean, Azpeitian, haren omenezko santutegia eraiki zuten: Loiolako Santutegia.
       
FRANCISCO XABIERKOA




Frantzisko Xabierkoa, bataioko izenez Frantzisko Jatsu Azpilikueta, (Xabier, Nafarroako Erresuma, 1506ko apirilaren 7 - Shangchuan uhartea, Txina, 1552ko abenduaren 3) nafar santu euskalduna izan zen, San Inazio Loiolakoarekin batera Jesusen Lagundiko lehenengo zazpi kideetako bat, eta misiolari izan zena Indian, Malaysian, Txinan eta Japonian. Horregatik, Indietako Apostolua ezizena ezarri zioten. Elizakatolikoak San Frantzisko Xabierkoa izenarekin santutu zuen.
Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindaria da, eta abenduaren 3an ospatzen da haren eguna.
Euskararen santu ofiziala ere bada, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) abenduaren 3an baita.

ANDRES URDANETA

Andres Urdaneta (Ordizia, Gipuzkoa, 1508 - Mexiko, 1568ko ekainaren 3a) kosmografoa, Erromatar Eliza Katolikoko apaiza, esploratzailea eta marinela izan zen. Ospe handia hartu zuen bere garaian, orduko merkataritzarako berebiziko garrantzia zuen Itzulbidaia (gaztelaniaz, Tornaviaje) egiteko bidea edo Urdaneta bidea aurkitu baitzuen, hau da, Ozeano Barea zeharkatuz Filipinetatik Ameriketara itzultzeko ibilbidea

No hay comentarios:

Publicar un comentario