ZER DA BERTSOLARITZA?
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza
Xabier Amuriza
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza
horra hor zer kirol mota
den bertsolaritza
Xabier Amuriza
1.- Zein da bertsolaritzaren ezaugarririk garrantzitsuena?
Zalantzarik gabe, bat batekotasuna. Bertsolariek momentuan bertan asmatu edo inprobisatu egiten
dituzte bertsoak.
2.-Badago bertsolaritza moduko fenomenorik beste inon?
Bai, munduko toki askotan inprobisatzen da: Kuban, Argentinan, Txilen... Baina leku bakoitzean
ezaugarri ezberdinak ditu.
Hemen dauzkazue adibide batzuk:
ezaugarri ezberdinak ditu.
Hemen dauzkazue adibide batzuk:
ARGENTINAKO PAYADOREAK
KUBAKO REPENTISTAK
URUGUAIKO PAYADOREAK
3. Zeintzu dira Euskal Herriko bertsolaritzaren ezaugarriak?
Ikusi duzuenez, bertsolariek ez dute musika tresnarik erabiltzen bertsoak kantatzeko orduan, baina musika
edo doinua, bai. Doinuaz gain, errima eta neurria dira bertsolariek bertsoak egiteko erabiltzen dituzten tek
nikak. Azter ditzagun astiroago.
DOINUA
Bertsolaria, orain ezagutzen ditugun munduko inprobisatzaile gehienak ez bezala, musika-tresnaren laguntzarik gabe aritzen da bertsotan. Juanito Dorronsorok, orain artean arlo honetan lan gehien egin duen ikertzaileak, 3.040 doinu ikertu eta sailkatu ditu. Jatorriaren arabera, Bertso Doinuak hiru kategoriatan sailkatzen dira:
Usadiozko doinu herrikoiak: gehiengo handia
Neurriz parera datozen doinu berriak
Bakoitzak osatutako doinuak
Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".
Adibide gisa, hemen dituzue 1981eko Bertsolaritza Txapelketatik hona bertsolariek erabiltzen dituzten doinu batzuk. Entzun banaka batzuk eta konturatuko zara zeharo ezberdinak direla. Askotan, gehiegi jakin gabe, bertso guztiak monotonoak eta aspergarriak direla esaten da; doinua beti berdina dela. Entzun ea egia den.
Horretaz gain, azkenengo urteetan, bertsolari gazteek gaur eguneko doinu berriak erabiltzen hasi dira. Entzun, berriro ere:
NEURRIA
Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du. Bat- bateko bertsolaritzaliburuan aitortzen denez, "bertsolariak, bat-batean ari delarik, ez du sekula silaba-kopurua zenbatzen. Hori bai, doinuak eta errimak laxotasun handiagoa izan dezaketen bezala, neurrian ez dago erdibiderik. Ongi neurtuko dugu edo gaizki".
Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
KOPLA HANDIKO
KOPLA TXIKIA
ZORTZIKO HANDIA
ZORTZIKO TXIKIA
HAMARREKO HANDIA
HAMARREKO TXIKIA
NEURRI BEREZIAK
Kopla Handia
- Axuri beltza
- Donostiako hiru damatxo
- Ala kinkiri
- Aita-semeak
Kopla Txikia
- Furra-furra
- Ama begira zazu
- Haurrak ikas zazue
- Akerra ikusi dugu
- Ikusi nuenean
Zortziko Handia
Zortziko handia lau puntutako ahapaldia da. Lerro bakoitietan 10 silaba ditu eta 8 bikoitietan. Errima-hitza ere azken hauetan doa.
Hamarreko handiak zortziko handiaren egitura bera du, baina puntu bat erantsiko diogu. Ahapaldi hau, normalean, egokiagoa izango da berbaldi luzeagoak adierazteko, testuak berak leku gehiago baitu zortziko handian baino.
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
Pello Joxepe
- Aita Jainkoak
- Santa Ageda
- Hara non diran
- Gaueko izar argitsuena
Pello Joxepe
- Aita Jainkoak
- Santa Ageda
- Hara non diran
- Gaueko izar argitsuena
Zortziko Txikia
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- Maritxu nora zoaz
- Pasaiako plazatik
- Triste bizi naiz eta
- Markesaren alaba
- Neska zahar bat tentatzen
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Bautista Basterretxe
- Orioko baleari
- Iturengo arotza
- Olentzero joan zaigu
- Gernikako arbola
- Astoa ikusi nuen
- Maritxu nora zoaz
- Pasaiako plazatik
- Triste bizi naiz eta
- Markesaren alaba
- Neska zahar bat tentatzen
- Aitorren hizkuntza zaharra
- Bautista Basterretxe
- Orioko baleari
- Iturengo arotza
- Olentzero joan zaigu
- Gernikako arbola
- Astoa ikusi nuen
Hamarreko handia
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- - - - - - - 10
- - - - - - - 8A
- Mutil koskor bat
- Misiolari baten moduan
- Sentimendua sartu zitzaidan
- Misiolari baten moduan
- Sentimendua sartu zitzaidan
Hamarreko Txikia
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- Batetikan korrozka
Neurri Berezia
- Ia gureak egin du
- Iparragirre abila dela
- Ikusten duzu goizean
- Betroiarenak
- Maitea nahi badezu
|
Askorentzat errimak osatzen du bertsoaren alderdi teknikoen ardatza. Errimatuz ari bagara (nahiz errima guztiz aberatsa ez izan), bertsotan ari gara.
Errima beti da sail berekoa, baina errima pobre eta aberatsak bereizten dira. Burua eta ordua hitzek errima pobrea osatzen dute eta, aldiz, elizan eta gerizan hitzek errima aberatsa, (an) atzizkian errima-kide izatez gain, aurreko kontsonantean (z) eta honen aurreko bokalean (i) eta hasierakoan (e) ere bat egiten dutelako.
Salbuespenak salbuespen, bertso batean errima talde berekoa da eta beti kontsonantea. Bertsolariarentzat zailtasunik handiena errima-hitz multzo egokia bilatzean datza.
Bertso berean errima-hitza errepikatuz gero, bertsolariak poto egin duela esaten da. Potoa da, bai epai-mahaiak eta baita publikoak ere, gehien "zigortzen" duten akatsa.
Neurriak ez du barkatzen, baina bertsolaria ohitua dago 10, 8, 7, 6, 5 silabatan pentsatzen.
4. Bertsoa osatzen duten elementuak:
Puntua, oina eta errima.
Bertsoa lerroz, puntuz eta oinez osatzen da.
5. Saio motak
Jaialdia, saio librea, bertso-trama, bertso afaria, txapelketa.
7. Bertsolaritzaren egituraketa:
Bertso eskolak, bertso taldeak, Bertsozale Elkartea.
8. Laburpena (Infografia)
http://www.hiru.com/mediateca/detalle/-/journal_content/56_INSTANCE_I7rI/10137/BERTSOLARITZA
1. lerroa | Urepel hortan bazen artzain bat | 1. puntua | |
2. lerroa | izarrekin mintzo zena | oina | |
3. lerroa | agian, holan, sortu zitzaion | 2. puntua | |
4. lerroa | bertsoetarako sena | oina | |
5. lerroa | sentimendutan sakona bezain | 3. puntua | |
6. lerroa | arrazoiketan zuzena | oina | |
7. lerroa | Xalbador deitzen zioten baina | 4. puntua | |
8. lerroa | Fernando zuen izena. | oina |
Potoa
5. Saio motak
Jaialdia, saio librea, bertso-trama, bertso afaria, txapelketa.
6. Ariketa motak
Bakarkakoa, ofizioak, oinak emanda, puntua erantzun, puntuka, bertso jarriak.
Bakarkakoa, ofizioak, oinak emanda, puntua erantzun, puntuka, bertso jarriak.
Bertso eskolak, bertso taldeak, Bertsozale Elkartea.
8. Laburpena (Infografia)
http://www.hiru.com/mediateca/detalle/-/journal_content/56_INSTANCE_I7rI/10137/BERTSOLARITZA
No hay comentarios:
Publicar un comentario